Saltatu edukira

Ba al dago Jainkorik?

Ba al dago Jainkorik?

Bibliaren erantzuna

 Bai. Bibliak Jainkoa badagoela sinesteko arrazoi sendoak ematen ditu. Honek, Jainkoarengan fedea izatera animatzen gaitu. Baina ez ditugu gauzak itsu-itsuan sinestu behar, logika erabili behar dugu (Erromatarrei 12:1NWT; 1 Joan 5:20). Aztertu itzazu Biblian oinarritzen diren hurrengo arrazoiak:

  •   Unibertsoko bizitza eta ordenak Sortzaile bat egon behar duela frogatzen du. Hauxe dio Bibliak: «Edozein etxek du bere egilea; baina gauza guztien egilea Jainkoa da» (Hebrearrei 3:4). Nahiz eta sinplea iruditu, jakintsu askorentzat arrazoi hau logikoa eta sendoa da. a

  •   Gizakiok bizitzaren helburua zein den jakiteko desio naturala dugu. Desio hau ez dugu asetzen behar fisikoak asetzen ditugun moduan. Bibliaren arabera, hau gure behar espirituala da eta Jainkoa ezagutu eta adoratzera bultzatzen gaitu (Mateo 5:3, NWT; Apokalipsia 4:11). Behar espiritual honek, Jainko maitekor baten existentzia frogatzen du. Berak behar honekin sortu gintuen, hau asetuz zoriontsu izateko (Mateo 4:4).

  •   Bibliako profeziak idatzi zirenetik, zehatz-mehatz bete dira mendeak beranduago. Honek, profeziak gizakiengandik ez datozela erakusten du (2 Pedro 1:21).

  •   Bibliaren idazleen ezagutza zientifikoa oso aurreratua zen beraien garairako. Adibidez, antzinako jende askok Lurra animalia batek eusten zuela pentsatzen zuen, hala nola, elefante, basurde edo zezen batek. Bibliak, aldiz, «Lurra ezerezaren gain zintzilikatzen» dagoela esaten du. Beraz, ez du ezerk eusten (Job 26:7). Era berean, Lurraren forma deskribatzean, Bibliak esfera eta globo hitzak erabiltzen ditu (Isaias 40:22NWT). Ondorioz, jende askok Jainkoak Bibliaren idazleei ezagutza zientifikoa eman ziela onartzen du.

  •   Bibliak Jainkoarengan sinesten ez dutenek egiten dituzten galdera askoren erantzunak ematen ditu. Adibidez, Jainkoa maitekorra eta ahalguztiduna bada, zergatik dago hainbeste sufrimendu eta gaiztakeria munduan? Zergatik sortu ditu erlijioak hainbeste arazo? (Tito 1:16).

a Adibidez, Allan Sandage astronomoak honakoa esan zuen unibertsoari buruz: «Oso zaila iruditzen zait unibertsoko ordena kaosetik sortzea. Ordena mantentzeko, printzipio batzuk jarraitu behar dira. Jainkoa niretzat misterio bat da, baina existentziaren miraria azaltzen du. Hau da, gauzen existentziaren zergatia».