Saltatu edukira

Zer dio Bibliak eutanasiari buruz?

Zer dio Bibliak eutanasiari buruz?

Bibliaren erantzuna

 Bibliak ez du eutanasiari buruz zehazki hitz egiten. a Hala ere, bizia eta heriotzari buruz esaten duenak ikuspuntu orekatsu bat eskaintzen du. Bibliaren arabera, bizi batekin amaitzea ez da onargarria. Baina honek ez du esan nahi bizia modu neketsuan luzatu behar denik norbait hilzorian dagoenean.

 Bibliaren arabera, Jainkoa gure Sortzailea da, «biziaren iturria» (36. Salmoa 10 [36:9, NWT]; Eginak 17:28). Jainkoaren ikuspuntutik, biziak balio handia du. Horregatik, Jainkoak ondorengoak kondenatzen ditu: besteen bizia kentzea, baita gurea ere (Irteera 20:13; 1 Joan 3:15). Gainera, gure eta besteen biziak babesteko arrazoizko neurriak hartu behar ditugula adierazten du Bibliak (Deuteronomioa 22:8). Argi dago guk biziaren oparia estimatzea nahi duela Jainkoak.

Zer gertatzen da gaixo terminalen kasuan?

 Bibliak ez du besteen bizia kentzea onartzen, ezta heriotza gertu dagoenean eta saihestezina denean ere. Israelgo Saul erregearen adibideak hau frogatzen du. Borroka batean, hiltzeko moduan zauritu zutenean, bere laguntzaileari hiltzen laguntzeko eskatu zion (1 Samuel 31:3, 4). Laguntzaileak ezetz esan zuen. Hala ere, beranduago, gizon batek Saulen desioa bete zuela esan zuen, nahiz eta gezurra izan. Dabidek, gai honetan Jainkoaren ikuspuntua zuenez, gizona kondenatu zuen hiltzailea izateagatik (2 Samuel 1:6-16).

Edonola luzatu behar al da bizia?

 Pertsona baten bizia amaitzear dagoela argi dagoenean, Bibliak ez du esaten hau luzatu behar denik. Horren ordez, ikuspuntu orekatsu bat eskaintzen du. Heriotza gure etsai handia da, bekatuengatik jaso dugun ondorioa (Erromatarrei 5:12; 1 Korintoarrei 15:26). Hala ere, ez diogu heriotzari beldurrik izan behar. Zergatik? Jainkoak hildakoak berpiztuko dituela promestu duelako (Joan 6:39, 40). Bizia errespetatzen duen pertsona batek eskuragarri duen medikuntza-tratamendurik onena bilatuko luke. Hala ere, honek ez du esan nahi hilzorian dagoen pertsona batek, bizia luzatzeko, medikuntza-tratamenduak aukeratu behar dituenik.

Bekatu barkaezina al da suizidioa?

 Ez, Bibliak ez du esaten suizidioa bekatu barkaezina denik. Bekatu larria izan arren, b suizidiora eraman dezaketen faktoreak egon daitezke; esaterako, gaixotasun mentalak, estres larria edota norberaren genetika. Baina Jainkoak hauek erabat ulertzen ditu (103. Salmoa 13, 14). Bibliaren bitartez, oso nahigabetuta daudenei kontsolamendua ematen die. Horretaz gain, «zuzenen eta zuzenak izan ez zirenen berpizkunde bat egongo dela» dio Bibliak (Eginak 24:15NWT). Honek argi adierazten du akats larrietan erori direnak berpiztuko direla, baita suizidatu direnak ere.

a Eutanasia ondorengo moduan definitzen da: Sendatu ezin den gaixo bati, sufrimendua saihesteko, heriotza arintzea edo eragitea (Diccionario del estudiante, Real Academia Española). Lagundutako suizidioan mediku batek gaixo bati hiltzen laguntzen dio.

b Biblian suizidioa azaltzen den guztietan Jainkoaren nahiarekin bat egin ez zutenen pertsonen inguruan hitz egiten da (2 Samuel 17:23; 1 Erregeak 16:18; Mateo 27:3-5).