Saltatu edukira

Nor izan zen Joan Bataiatzailea?

Nor izan zen Joan Bataiatzailea?

Bibliaren erantzuna

 Joan Bataiatzailea Jainkoaren profeta bat izan zen (Lukas 1:76). K.a. 2. urtean jaio zen eta K.o. 32. urtean hil zen. Jainkoak Mesias, edo Kristori, bidea prestatzeko eginkizuna eman zion. Nola egin zuen hau Joanek? Judutarrei Jainkoaren mezua eramanez, Jainkoarengana itzuli zitezen (Markos 1:1-4; Lukas 1:13, 16, 17).

 Joanen mezuari esker, zintzoak zirenak Nazareteko Jesus promestutako Mesias zela konturatuko ziren (Mateo 11:10). Joanek judutarrei beraien bekatuez damutzeko eta damututa zeudela erakusteko bataiatu behar zirela eskatu zien (Lukas 3:3-6). Jende asko bataiatu zuenez, Joan Bataiatzailea deitzen zaio. Joanen bataiorik garrantzitsuena Jesusena izan zen a (Markos 1:9).

Artikulu honetan honakoa ikusiko duzu:

 Zergatik izan zen Joan Bataiatzailea hain berezia?

 Bere eginkizuna aurresanda zegoelako: Bere predikatze-lanarekin Jehobak mezulari bat bidaliko zuen profezia bete zuen Joanek (Malakias 3:1; Mateo 3:1-3). Nola bete zen profezia hori? Joanek herria «Jauna onartzeko» prestatu zuen. Beste hitz batzuetan, judutarrak Jehobaren ordezkari nagusiaren, hau da, Jesu Kristoren mezua onartzeko prestatu zituen (Lukas 1:17).

 Bere bizitzan lortu zuenagatik: «Ez da amaren semerik sortu Joan Bataiatzailea baino handiagorik; hala ere, Jainkoaren erreinuko txikiena ere hura baino handiagoa da», esan zuen Jesusek (Mateo 11:11). Jainkoaren zerbitzariak ezin izan ziren bera baino handiagoak izan, Joan, profeta izateaz gain, aurresandako «mandataria» edo mezularia zelako. Jesusen hitzek Joan ez zela Jainkoaren Erreinuko errege b izango ere erakusten dute. Profeta leial hau Jesusek zerura joateko bidea ireki aurretik hil zen (Hebrearrei 10:19, 20). Hala ere, Joan Jainkoaren Erreinuko hiritarra izango da eta lurrean izango den paradisuan betiko biziko da (37. Salmoa 29NWT; Lukas 23:43NWT).

 Nortzuk izan ziren Joan Bataiatzailearen gurasoak?

 Joanen gurasoak Zakarias eta Elisabet izan ziren. Zakarias apaiz judutar bat izan zen. Joanen jaiotza mirari bat izan zen, bere amak ezin baitzuen haurrik izan. Gainera, Elisabet eta Zakarias «urteetan aurreratuak» zeuden (Lukas 1:5-7, 13).

 Nork eragin zuen Joan Bataiatzailearen heriotza?

 Herodes Antipas erregeak Joani lepoa moztu zion. Herodiasek, bere emazteak, hau egitera bultzatu zuen. Joanek Herodesi, izatez judutarra zenari, judutarren legearen arabera bere ezkontza zilegia ez zela esan zion. Horregatik gorrotatzen zuen Herodiasek Joan (Mateo 14:1-12; Markos 6:16-19).

 Aurkariak izan al ziren Joan Bataiatzailea eta Jesus?

 Biblian ez da inon irakasten aurkariak izan zirenik (Joan 3:25-30). Izan ere, Joanek argi utzi zuen bere ardura Mesiasi bidea prestatzea zela, eta ez berarekin lehian ibiltzea. Joanek esan zuen: «Ni urez bataiatzera etorri banaiz, bera Israel herriari agerrarazteko izan da». Gainera, gehitu zuen: «Eta neuk ikusi dut eta aitortzen hauxe dela Jainkoaren Semea» (Joan 1:26-34). Beraz, Joan oso pozik zegoen Jesusek predikatze-lanean arrakasta zuela jakiteaz.

a Jesusek «ez zuen bekaturik egin» (1 Pedro 2:21, 22). Hortaz, Jesus bataiatu zenean, bere burua Jainkoaren nahia betetzeko eskaini zuela erakutsi zuen, eta ez damutzeko beharrik zuelako. Jainkoaren nahia betetzearen barne, Jesusek bere bizia gure alde ematea zegoen (Hebrearrei 10:7-10).

b Ikusi «Nortzuk joango dira zerura?» artikulua ere.