Saltatu edukira

Zergatik gertatu zen Holokaustoa? Zergatik ez zuen eten Jainkoak?

Zergatik gertatu zen Holokaustoa? Zergatik ez zuen eten Jainkoak?

 Galdera hauek egiten dituzten pertsona askok galera oso mingarriak sufritu dituzte. Horregatik galdera hauen erantzunak bilatzeaz gain, kontsolamendua ere bilatzen dute. Beste batzuek Holokaustoak gizakiaren alderdi krudelena atera zuela uste dute, eta ondorioz, zaila egiten zaie Jainkoarengan sinestea.

Jainkoa eta Holokaustoari buruzko ideia okerrak

  Ideia okerra: Gaizki dago Jainkoak Holokaustoa zergatik onartu zuen galdetzea.

 Ideia zuzena: Fede handiko pertsona batzuek Jainkoak gaiztakeria zergatik onartzen duen galdetu izan diote euren buruari. Adibidez, Habakuk profetak honakoa galdetu zion Jainkoari: «Nola egon zintezke zapalketari begira? Hondamen eta gogorkeria ugari aurrean, auziak eta borrokak nonahi» (Habakuk 1:3) Habakuk zuzendu beharrean, Jainkoa galdera hau Biblian egoteaz ziurtatu zen, guztiontzat lagungarria izateko.

  Ideia okerra: Jainkoari ez zaio gizakion sufrimendua inporta.

 Ideia zuzena: Jainkoak gaiztakeria eta honek eragiten duen sufrimendua gorroto ditu (Esaera Zaharrak 6:16-19). Noeren garaian, Jainkoa «bihozmindurik» sentitu zen lurra biolentziaz bete zelako (Hasiera 6:5, 6). Beraz, argi dago Jainkoak Holokaustoan gertatutakoarengatik sentipen bera izan zuela (Malakias 3:6).

  Ideia okerra: Holokaustoa Jainkoak judutarrei zuzendutako zigorra izan zen.

 Ideia zuzena: Lehen mendean, Jainkoak erromatarrek Jerusalem suntsitzen utzi zuen (Mateo 23:37-24:2). Ordudanik, Jainkoak ez du talde etnikorik lagundu edo zigortu. Jainkoarentzat, «judua izan ala ez, ez dago bereizketarik» (Erromatarrei 10:12).

  Ideia okerra: Ahalguztiduna eta maitekorra den Jainkoa existitu izan balitz, ez zukeen Holokaustoa gertatzen utziko.

 Ideia zuzena: Nahiz eta Jainkoak ez duen sufrimendua eragiten, batzuetan hau denbora batez izaten uzten du (Santiago 1:13; 5:11).

Zergatik ez zuen Jainkoak Holokaustoa geldiarazi?

 Jainkoak historian zehar gizakion sufrimendua geldiarazi ez duen arrazoi beragatik: iraganean sortu ziren arazo moral batzuk argitzeko. Bibliak argi azaltzen du gaur egungo munduaren agintaria Deabrua dela, eta ez Jainkoa (Lukas 4:1, 2, 6; Joan 12:31). Bibliak Jainkoak Holokaustoa zergatik ez zuen geldiarazi ulertzen lagundu gaitzake. Ikus ditzagun bi ideia:

  1.    Jainkoak aukeratzeko askatasunarekin sortu zituen gizakiak. Jainkoak Adam eta Ebari beraiengandik espero zuena esan zien, baina ez zituen bera obeditzera behartu. Adam eta Ebak euren kabuz ona eta txarra zena erabakitzea aukeratu zuten. Beraien erabaki txarrak ondorio latzak ekarri zituen gizadiarentzat. Gainera, beste askok historian zehar hartutako antzeko erabaki txarren ondorioak ere sufritu ditu jendeak (Hasiera 2:17; 3:6; Erromatarrei 5:12). Izan ere, judaismo kontserbadorearen printzipioei buruzko liburu batek a honakoa dio: «Munduan dagoen sufrimendu asko, eman zaigun aukeratzeko askatasuna gaizki erabiltzearen ondorio zuzena da». Hala ere, Jainkoak gizadiari aukeratzeko askatasuna kendu beharrean, denbora eman dio gauzak bere kabuz egiten saiatzeko.

  2.    Jainkoak Holokaustoak eragindako kalte guztia ezabatzeko nahia eta ahalmena du. Jainkoak hil diren milioka pertsona berpiztuko dituela promesten du, Holokaustoaren biktimak barne. Gainera, Holokaustotik bizirik atera zirenen oroitzapen beldurgarriek eragindako min guztia ezabatuko du (Isaias 65:17; Eginak 24:15NWT). Jainkoak gizadiarengan sentitzen duen maitasunak promes hauek beteko dituela ziurtatzen digu (Joan 3:16).

 Holokaustoaren biktima eta bertatik bizirik atera ziren askok beraien fedea mantentzea eta bizitzari zentzua aurkitzea lortu dute. Zerk lagundu die? Jainkoak gaiztakeria zergatik geldiarazi ez duen eta honek sortutako ondorioak nola ezabatuko dituen ulertzeak.

a Statement of Principles of Conservative Judaism, The Jewish Theological Seminary of America, The Rabbinical Assembly eta United Synagogue of America.