Saltatu edukira

DISEINATUA IZAN AL ZEN?

Katuaren mingaina

Katuaren mingaina

 Katuak miazkatzeko duten ohiturarengatik dira ezagunak. Esnatuta dauden denboraren laurdena, miazkatzen pasatzen dute. Katuaren garbitzeko gaitasuna, bere mingainaren diseinu harrigarriari esker da.

 Pentsatu honetan: Katuaren mingainak 290 papila ditu. Papila hauek, atzera begiratzen duten arantza modukoak dira eta gure azazkalak bezain gogorrak dira. Papila bakoitzak zulotxo bat du eta katuak mingaina aho barruan sartzen duenean, listua gordetzen du. Katua miazkatzen denean, papilak ilearen artean sartu eta azalean listua uzten dute.

Papila bat mikroskopio batekin ikusita

 Katuaren mingainak, egunero, 48 mililitro listu utzi dezake katuaren azal eta ilean. Listu honen entzimek, gauza kutsakorrak desegiten dituzte. Gainera, listua lurruntzen denean, katuaren tenperatura jaitsi egiten da. Hau beharrezkoa da katuek izerdi-guruin gutxi dituztelako.

 Papila batek korapilo bat ukitzen duenean, hau ilearen artean barrurago sartzen da. Horrela, korapilotik gehiago tiratu dezake eta desegin. Gainera, miazkatzean, papilaren puntek katuaren azala estimulatu dezakete. Ikertzaileek katuaren mingainean oinarrituz, orrazi bat sortu zuten. Ohiko orrazi batekin konparatuta, indar gutxiago behar da orrazteko, errazago garbitzen da eta korapiloak hobeto kentzen ditu. Ikertzaileek uste dute katuaren mingainari esker, gainazal iletsu eta korapilatsuak garbitzeko aurrerapenak egin ahal direla. Bestalde, ilea duen azalean kremak edo medikamentuak aplikatzeko moduak hobetu ditzake.

 Zer uste duzu? Katuaren mingaina ustekabean sortu zen edo diseinatua izan zen?