Saltatu edukira

Erabiltzeko baldintzak

Erabiltzeko baldintzak

Ongi etorri!

Webgune hau Jainkoari, Bibliari eta Jehobaren lekukoei buruz gehiago jakiteko eskaintzen da. Irakurri, ikusi eta jaitsi interesgarria iruditzen zaizuna. Besteek etekina atera dezaten nahi dugu, baina mesedez, ez erreproduzitu edukia beste webgune edo aplikazio batean. Ikasi duzuna partekatu dezakezu besteak webgune honetara zuzenduz hurrengo baldintzak kontuan hartuz.

 Copyright

© 2024 Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania. Eskubide guztiak gordeta.

Webgune hau Watchtower Bible and Tract Society of New York, Inc.-ren («Watchtower») bidez argitaratua eta mantendua dago. Besterik esan ezean, webgune honen eta bertan agertzen diren testu eta informazio guztien jabetza intelektualaren eskubideak Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania-k («Watch Tower») dauzka. Bibliaren aipuak Biblia. Mundu Berriko Itzulpenatik edo Elizen Arteko Bibliatik hartu dira. Azken honen itzulpena honakoarena da: © Elizen Arteko Biblia Elkartea; Sociedad Bíblica de España; c/ Santa Engracia 76; 28010 Madrid; www.sociedadbiblica.org. Beste Biblia itzulpenak erabili direnean horrela adierazi dira: Biblia, Jose Antonio Uriarte (Ur); Bible Saindua, Jean Duvoisin (Du); Elizen Arteko Biblia, lapurtar-behenafarrerara egokitua (EABLB); Euskal Biblia, Jaime Kerexeta (Ke); Evangelioa San Lucasen Guissan, J. J. V. Oteiza (Ot); Iesus Krist Gure Iaunaren Testamentu Berria, Joanes Leizarraga (Le); Itun Zâr eta Berria, Erramun Olabide (Ol); Jesu Christoren Evangelio Saindua, Ioannes Haraneder (Ha) eta New World Translation of the Holy Scriptures (NWT). Biblia itzulpen batzuen aipamenak euskara batura egokituta daude edota ortografia egokituta dute. Bibliako aipu batzuetan formatu aldaketak egin dira adierazpen batzuk azpimarratzeko.

 Marka erregistratuak

Adobe, Adobe logotipoa, Acrobat eta Acrobat logotipoa Adobe Systems Incorporated-en marka erregistratuak dira. Apple, iTunes eta iPod-a Apple Inc.-ren marka erregistratuak dira. Microsoft, Microsoft logotipoa, baita Microsoft-en software eta produktuak ere, Microsoft Office eta Microsoft Office 365 barne, Microsoft Inc.-en marka erregistratuak dira. Android Google LLC-ren marka erregistratua da. Android-en robota Google-ek sortu eta partekatutako lanetik kopiatu edo aldatu eta Creative Commons Aitortu 3.0 lizentziaren baldintzen arabera erabili daiteke (https://creativecommons.org/licenses/by/3.0/us/deed.eu). Gainontzeko marka erregistratu guztiak dagozkien jabe baimenduen jabetzakoak dira.

 Erabiltzeko baldintzak eta webgunea erabiltzeko lizentzia

Erabiltzeko baldintza hauen arabera erabili behar duzu webgunea. Webgune hau erabiltzean, erabiltzeko baldintza guztiak onartzen ari zara, baita webgune honetan ezarritako beste edozein erabiltzeko baldintza ere (orokorrean, «Erabiltzeko baldintzak»). Baldintza hauetarikoren batekin ados ez bazaude, ezin duzu webgune hau erabili.

Zein da erabilera egokia? Behean azaltzen diren mugak kontuan hartuz, honakoak egin ditzakezu:

  • Webgune honetako copyright-dun irudiak, argitalpen elektronikoak, musika, argazkiak, testuak eta bideoak ikusi, jaitsi eta inprimatu ditzakezu zeuretzako, baina ez merkataritza helbururako.

  • Webgune honetan jaitsi daitezkeen argitalpen, bideo edo audio-programen estekak edo kopia elektronikoak partekatu ditzakezu.

Ezin da honakoa egin:

  • Webgune honetako irudiak, argitalpen elektronikoak, marka erregistratuak, musika, argazkiak, testuak edo bideoak Interneten (inongo webgune, fitxategiak partekatzeko gune, bideoak partekatzeko gune edo sare sozialetan) argitaratu.

  • Webgune honetako irudiak, argitalpen elektronikoak, marka erregistratuak, musika, argazkiak, testuak edo bideoak berriz ere argitaratu software aplikazio batekin edo software baten parte izanik (eduki hauek zerbitzari batera igotzea software aplikazio batek erabiltzeko barne).

  • Webgune honetako irudiak, argitalpen elektronikoak, marka erregistratuak, musika, argazkiak, testuak edo bideoak erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, zabaldu edo hauei beste era batera etekina atera merkataritza helbururako edo dirua lortzeko (nahiz eta irabazirik ez lortu).

  • Zabaltzeko asmoarekin, webgune honetako informazioa, HTML, irudiak edo testua biltzeko, kopiatzeko, jaisteko, ateratzeko, jasotzeko edo kentzeko edozein software aplikazio, tresna edo teknika sortu. (Honek ez du dohainik edo webgune honetako publikoak diren ataletako EPUB, PDF, MP3 eta MP4 artxiboak jaisteko diseinatutako merkataritza helbururako ez diren aplikazioak zabaltzea debekatzen).

  • Webgunea edo bere zerbitzuak era okerrean erabili, esaterako, webgunea edo bere zerbitzuak oztopatu, edo hauetara sartu ematen den metodoa erabili ordez beste bat erabiliz.

  • Webgune hau kaltetzen edo kaltetu dezakeen moduan erabili; webgunearen erabilgarritasuna edo eskuragarritasuna oztopatzen edo oztopatu dezakeen moduan erabili; legearen aurkakoa, iruzurrezkoa edota kaltegarria den inongo moduan erabili; legearen aurkakoa, iruzurrezkoa edota kaltegarria den inongo helburu edo jarduerarekin lotuta erabili.

  • Webgune hau edota bere irudiak, argitalpen elektronikoak, marka erregistratuak, musika, argazkiak, testuak edo bideoak merkataritzarako inongo helbururekin erabili.

  • Webgune honek Google Maps-eko zerbitzuak erabiltzen ditu. Google Maps kontrolatzen ez dugun hirugarren baten zerbitzua da. Webgune honetan Google Maps-i ematen diozun erabilera honako baldintzen menpe dago: gaur egungo Google Maps eta Google Earth zerbitzuen Baldintza gehigarriak. Baldintza hauen eguneratzearen berri ez dugunez, mesedez, berrikusi itzazu Google Maps-eko zerbitzuak erabili baino lehen. Baldintza hauek onartzen ez badituzu, ez erabili Google Maps-eko zerbitzuak. Webguneak ez du erabiltzailearen informaziorik jasoko Google Maps-etik.

 Medikuntza atala

Webgune honetako Medikuntza ataleko edukiek informatzeko helburua dute, ez dira medikuntza-aholkuak eta ez dituzte mediku profesionalen aholku, diagnostiko edo tratamenduak ordezkatzen. Medikuntza atalak ez du proba, mediku, produktu, prozedura, iritzi edo bertan agertzen den beste informaziorik aholkatzen edota bere alde egiten.

Bilatu beti mediku baten aholkua osasunari edo tratamenduei buruzko edozein zalantza edukiz gero.

Webgune hau medikuntza ataleko informazio zehatza eta eguneratua erabiltzen ahalegindu da. Hala ere, medikuntza atalari esker lortu duzun informazioa argitaratua izan den bezala aurkezten da, inolako berme zehatz edo inpliziturik gabe. Webgune honek medikuntza atalarekin zerikusia duen berme zehatz edo inplizitu guztiak baztertzen ditu, merkaturatze eta helburu jakin baterako egokitasunaren bermeak barne. Webgune honek ez du medikuntza atalean eskuratutako informazioari buruzko fidagarritasun, zehaztasun, egokitasun, erabilgarritasun edo osotasunaren berma ematen. Webgune honek ez du inolako erantzukizunik izango medikuntza ataleko edukiaren akats edo omisioengatik. Medikuntza atalean eskuragarri dagoen informazioan konfiantza jartzea zure ardurapean dago. Webgune hau ez da medikuntza atala erabiltzeagatik edo erabiltzea ezinezkoa izateagatik sortutako erreklamazio edo kalteez (kalte txiki zein garrantzitsuak, kalte pertsonalak/bidegabeko heriotzak, irabazien galerak, informazio galerak edo negozio etenak eragiten dituzten kalteak barne) arduratuko, nahiz eta erreklamazio edo kalte horiek berma, kontratu, bidegabekeri edo beste teoria legal batean oinarritu, edo nahiz eta webgune honek erreklamazio edo kalte hori jaso edo ez jaso.

 Bermeen uko egitea eta erantzukizunen mugak

Webgune hau eta honen bitartez eskuragarri diren informazio, eduki, material eta beste zerbitzu guztiak Watchtower-ek hornitu ditu eta honek argitaratu dituen bezala aurkezten dira. Watchtower-ek ez du inolako aurkezpen edo bermerik egiten, zehatz zein inplizitu.

Watchtower-ek ez du webgunea birus edo kalte egiten duten beste osagarriz aske dela ziurtatzen. Watchtower ez da webgunearen bitartez eskuragarri dauden edozein informazio, eduki, material edo zerbitzuen erabileraren ondorioz suertatutako inolako kaltez arduratuko; zuzeneko, zeharkako, ustekabeko, zigortzeko eta ondoriozko (irabazien galerak, barne) kalteak barne.

 Erabiltzeko baldintzen haustea

Erabiltzeko baldintza hauek Watchtower-i ematen dizkioten beste eskubideei kalte egin gabe, erabiltzeko baldintza hauek modu batera edo bestera hausten badituzu, Watchtower-ek, egokiak iruditzen zaizkion neurriak hartuko ditu, besteak beste, webgunearen sarbidea etetea, webgunearen sarbidea debekatzea, zure IP helbidea erabiltzen duen edozein ordenagailuri webgunearen sarbidea blokeatzea, zure Internet zerbitzuaren hornitzaileari zuri webgunearen sarbidea blokeatzeko eskatzea edo/eta zure aurkako akzio legalak hartzea.

 Aldaketak

Watchtower-ek erabiltzeko baldintza hauek noizbehinka berrikusten ditu. Erabiltzeko baldintza berrikusiak webgunean argitaratzen diren egunetik aurrera egongo dira indarrean. Mesedez, orri hau begiratzeko ohitura izan ezazu eguneratutako baldintzak ezagutzen dituzula ziurtatzeko.

 Legea eta eskumena

Erabiltzeko baldintza hauek Estatu Batuetako New York-eko estatuaren legediaren arabera kudeatu eta interpretatuko dira, gatazka legalei buruzko edozein xedapen aplikagarri ez delarik. Erabiltzeko baldintza hauekin zerikusia duen edozein akzio legal New York-eko (AEB) estatuaren eskumenean dauden estatu-epaitegi edo epaitegi federaletan aurkeztu beharko da.

 Zatigarritasuna

Eskumena duen epaitegi batek erabiltzeko baldintza hauetakoren bat baliogabea, aplikaezina edo legearen aurkakoa dela erabakiko balu ere, gainontzeko xedapenek indarrean jarraituko lukete. Watchtower-ek ez badu betearazten baldintza hauen xedapenen bat, ez da ulertu behar xedapen hori bete behar ez denik edo Watchtower-ek ez duenik xedapen hori betearazteko eskubiderik.

 Adostasuna

Erabiltzeko baldintza hauek webgune hau erabiltzen duzun moduari buruzko adostasuna osatzen dute zu eta Watchtower-en artean eta webgune hau erabiltzeko aurretik eginiko adostasunak ordezkatzen dituzte.