Saltatu edukira

Hungariako Jehobaren lekukoak uholdeen kaltetuak laguntzeagatik goraipatuak

Hungariako Jehobaren lekukoak uholdeen kaltetuak laguntzeagatik goraipatuak

2013ko ekainean, sekulako euri jasengatik Europa erdialdeko ibaiek gainezka egin zuten. Datu historikoen arabera, Danubio ibaiak Hungarian duen ia ibilbide osoan zehar, inoiz izandako ur-mailarik altuena izan zuen.

Larrialdia ikusirik, Hungariako Giza Baliabideen Ministerioak Jehobaren lekukoen Hungariako sukurtsalari uholde-kalteentzako neurriak hartzeko laguntza eskatu zion. Sukurtsalak, beraz, agintariek antolatutako laguntza ekintzetan parte hartzeko eskatu zien Danubio ibaialdeko kongregazioei.

Kongregazioen erantzuna izugarria izan zen. Hurrengo egunetan, 72 kongregaziotako 900 lekukok ibaiertzak sendotzeko lanean parte hartu zuten. «Jehobaren lekukoak» zioen txartel bereizgarri bat jartzeko eskatu zieten, norberaren eta bere hiriaren izenarekin.

Hiri batean, Gurutze Gorriko ordezkari batek honako mezua bidali zion kongregazio bati: «Eskerrak eta errespetua zor dizuegu, horrelako elkartasuna eta laguntzeko borondatea ikustea ez ohikoa baita; gainera bidai luzea egin duzue! Harro-harro goraipatuko dut zuen eredua gure hirian!».

Kaltetuei laguntzeko erakunde bateko zuzendariak, Hungariako Parlamentuko kide ere denak, bertako sukurtsalari gutun bat idatzi zion lekukoen lan bikaina eskertzeko.