Saltatu edukira

Zergatik erabiltzen dute «Jehobaren lekukoak» izena?

Zergatik erabiltzen dute «Jehobaren lekukoak» izena?

 Hainbat biblia-itzulpenek agertzen duten bezala, Jainkoak izen berezia du. Izen hau era desberdinetan idatzi ohi da: Jehoba, Jahweh eta Yaube (Irteera 6:3, Itun Zâr eta Berria). Lekukoa, argi dituen ikuspuntu eta egiak aldarrikatzen dituen pertsona da.

 Beraz, Jehobari, gauza guztien Egileari buruzko egia zabaltzen duen kristau taldea garenez, gure izena, Jehobaren lekukoak, egokia da (Apokalipsia 4:11). Gure bizimoduaren bidez eta Biblian ikasi dugunaz besteei hitz eginez ematen diogu lekukotza jendeari (Isaias 43:10-12; 1 Pedro 2:12).