Saltatu edukira

Zergatik ez diete Jehobaren lekukoek beraien aurka egindako salaketa guztiei erantzuten?

Zergatik ez diete Jehobaren lekukoek beraien aurka egindako salaketa guztiei erantzuten?

 Jehobaren lekukoek, biblia-aholkuak jarraituz, ez diete salaketa eta burla guztiei erantzuten. Adibidez, Bibliako esaera zahar baten arabera, isekaria zuzentzen duenak desohorea erakartzen du (Esaera Zaharrak 9:7, 8NW; 26:4). Salaketa faltsuak argitzeko eztabaidak hasi ordez, Jainkoa pozten saiatzen gara (119. Salmoa 69).

 Noski, denak du bere sasoia: «Isiltzeko garaia eta mintzatzeko garaia» (Kohelet 3:7). Ez dugu zentzurik gabeko eztabaidetan parte hartzen, baina egia aurkitu nahi duen jende zintzoari erantzuten diogu. Horrela, Jesus eta lehenengo kristauen irakaspen eta ereduak jarraitzen ditugu.

  •   Jesusek ez zuen ezer erantzun Pilatoren aurrean faltsuki salatu zutenean (Mateo 27:11-14; 1 Pedro 2:21-23). Era berean, Jesusek ez zuen erantzun mozkor eta tripazain izateaz salatu zutenean. Hori egin ordez, bere ekintzen bitartez besteei ondorio zuzenetara iristen uzten zien. Izan ere, biblia-printzipio baten arabera, ekintzek erakusten dute jakinduria zuzena dela (Mateo 11:19NW ). Beharrezkoa zenean, ordea, ausardiaz erantzun zien kalumniatu ziotenei (Mateo 15:1-3; Markos 3:22-30).

     Jesusek salaketa faltsuengatik ez desanimatzen irakatsi zien bere jarraitzaileei. Honakoa esan zien: «Zorionekoak zuek, niregatik madarikatuko zaituztetenean, erasoka eta gezurrez gaizki-esaka erabiliko zaituztetenean» (Mateo 5:11, 12). Salaketa horiek predikatzeko aukera ematen zietenean, bere promesa beteko zuela esan zien ere Jesusek: «Neuk adieraziko dizuet zer eta nola esan, eta zuen etsaietako inork ez du zuei aurre ematerik edo erantzuterik izango» (Lukas 21:12-15).

  •   Paulo apostoluak aurkariekin zentzurik gabeko eztabaidatan ez sartzeko aholkatu zien kristauei, eztabaida hauek «hutsalak baitira eta ezertarako on ez» (Titori 3:9; Erromatarrei 16:17, 18).

  •   Pedro apostoluak aukera zutenean beraien fedea defendatzera animatu zituen kristauak (1 Pedro 3:15). Hala ere, askotan, ekintzak hitzak baino eraginkorragoak direla adierazi zuen. «Zuek, on eginez, zentzugabe eta ezjakinak isilaraztea» lortu zezaketela idatzi zuen (1 Pedro 2:12-15).