Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

DOLUAN DAUDENENTZAKO LAGUNTZA

Doluak sortzen duen mina

Doluak sortzen duen mina

«Sofia a eta biok 39 urte baino gehiago egon ginen ezkonduta gaixotasun luze batek hil zuen arte. Lagunek asko lagundu zidaten eta neure burua okupatuta mantendu nuen, baina urte oso batean zehar izugarrizko pena izan nuen. Nire emozioak ezin nituela kontrolatu sentitzen nuen; gorabehera asko izaten nituen. Gaur egun, ia hiru urte eta erdi beranduago, oraindik momentu oso txarrak izaten ditut eta, askotan, inongo abisurik gabe» (Kostas).

Maite duzun norbait hil al zaizu? Hala bada, Kostasek dituen sentimendu berdinak izan ditzakezu. Gauza gutxik sortzen dute ezkontide, familiakide edo lagun kuttun baten heriotzak bezainbeste sufrimendu. Doluak sortzen duen mina aztertzen duten adituak honekin ados daude. The American Journal of Psychiatry aldizkariaren artikulu batek esaten du: «Heriotzak sortzen duen galera, luzeena eta mingarriena da». Min hau sufritzen dutenak galdetu dezakete: «Noiz arte iraungo dute sentimendu hauek? Izango al naiz berriro zoriontsu? Non bilatu dezaket kontsolamendua?».

Ale honetan galdera horiek erantzungo dira. Hurrengo artikuluan, maite duten norbaiten heriotza jasan dutenek zer zailtasun izan ditzaketen aipatuko da. Hurrengo artikuluetan, min hau gutxitzen laguntzen duten aholku batzuk aztertuko dira.

Aldizkari honek maite duten norbaiten heriotza jasaten ari direnei laguntzea eta kontsolatzea espero dugu.

a Artikulu sail honetako izen batzuk aldatu egin dira.