Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

AZALEKO GAIA | GOZATU BIBLIA IRAKURTZEAZ

Nola hobetu dezake Bibliak nire bizitza?

Nola hobetu dezake Bibliak nire bizitza?

Biblia ez da liburu arrunt bat. Gure Sortzailearen aholkuak ditu (2 Timoteori 3:16). Bere mezuak gugan eragin handia izan dezake. Izan ere, Bibliak honakoa dio: «Bizia da Jainkoaren hitza, bizia eta eragin handikoa» (Hebrearrei 4:12). Gure bizitza bi modutan hobetzeko indarra du: eguneroko bizitzarako aholkuak emanez eta Jainkoa eta bere promesak ezagutzen lagunduz (1 Timoteori 4:8; Santiago 4:8).

Eguneroko bizitzarako aholkuak ematen ditu. Oso pertsonalak diren gauzekin lagundu gaitzake Bibliak. Ondorengo gaiei buruzko aholku praktikoak ematen ditu.

  • Besteekin ditugun harremanak (Efesoarrei 4:31, 32; 5:22, 25, 28, 33).

  • Osasun fisiko eta emozionala (37. Salmoa 8; Esaera Zaharrak 17:22).

  • Balio moralak (1 Korintoarrei 6:9, 10).

  • Kontu ekonomikoak (Esaera Zaharrak 10:4; 28:19; Efesoarrei 4:28). *

Asiako bikote gazte batek Bibliako aholkuak zein onak diren ikusi zuen. Ezkonberri askori gertatzen zaien bezala, bata bestearen izaerari egokitzea eta komunikazio ona izatea kostatu zitzaien. Baina Biblian irakurtzen zutena praktikan jartzen hasi ziren. Zein izan zen ondorioa? Vicentek dio: «Biblian irakurritakoak gure ezkon-bizitzan genituen erronkei modu maitekorrean aurre egiten lagundu zidan. Aholku horiek praktikan jartzeak zoriontsu egin gaitu». Annalouk bere senarrarekin bat egiten du: «Bibliako ereduak irakurtzeak asko lagundu zigun. Orain pozik eta zoriontsu nago gure ezkon-bizitzarekin eta ditugun helburuekin».

Jainkoa ezagutzen laguntzen du. Vicentek bere ezkon-bizitzari buruz esandakoaz gain, honakoa dio: «Bibliaren irakurketari esker, Jehobarengandik inoiz baino hurbilago sentitzen naiz». Vicentek esandakoak garrantzitsua den zerbait azpimarratzen du: Bibliak Jainkoa hobeto ezagutzen lagundu zaitzake. Hau egitean, aholku lagungarriak jasotzeaz gain, bere laguna izatera iritsiko zara. Eta gaiṇera, Jainkoak etorkizun hobeago bati buruz hitz egiten duela ikusiko duzu, hau da, betirako gozatu ahal izango dugun «egiazko bizia» (1 Timoteori 6:19). Ez dago horrelakorik eskaini dezakeen beste libururik.

Biblia irakurtzen hasten bazara eta horretan jarraitzen baduzu, oraindik hasita zure bizia hobetu eta Jainkoa ezagutu ahal izango duzu. Hala ere, Biblia irakurtzen duzun heinean, seguruenik galdera asko sortuko zaizkizu. Hori gertatzen zaizunean, gogoratu duela 2.000 urte bizi izan zen etiopiar funtzionario baten eredu ona. Idazki Santuei buruzko galdera asko zituen. Felipek, Jesusen jarraitzaileak, irakurtzen zuena ulertzen zuen galdetu zionean, honakoa erantzun zion: «Nola ulertuko dut, bada, inork ulerpiderik ematen ez badit?». Orduan, irakasle ona zen Feliperen laguntza gogo onez onartu zuen (Eginak 8:30, 31, 34). Era berean, Bibliari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jw.org-en dagoen eskaera bete edo webgune honetan agertzen diren helbideetako batera idatzi dezakezu. Zure inguruko Jehobaren lekukoekin harremanetan ere jarri zaitezke edo bilera-areto bat bisitatu dezakezu. Zergatik ez duzu gaur bertan Biblia bat eskuratzen zure bizia hobetu dezan?

Biblia fidagarria den zalantzak badituzu, ikus ezazu Nola egon gaitezke ziur Bibliak dioena egia dela? bideoa. Aurkitzeko, jo ezazu jw.org webgunera eta ipini ezazu izenburua bilatzailean.

^ § 8 Bibliako aholku praktiko gehiago ikusteko, jo gure webgunera, jw.org, BIBLIAKO IRAKASPENAK > BIBLIARI BURUZKO GALDERAK atalera.