Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ERANSKINA

Zer dira Herio Leizea eta Hildakoen Egoitza?

Zer dira Herio Leizea eta Hildakoen Egoitza?

BIBLIAN, bere jatorrizko hizkuntzetan, sheʼohlʹ hebrear hitza eta haiʹdes hitz grekoa, 70 aldiz baino gehiagotan erabiltzen dira. Bi hitz hauek heriotzarekin dute zerikusia eta biblia-itzulpen batzuek Herio Leizea edo Hildakoen Egoitza bezala itzultzen dituzte. Zer esanahi dute hitz hauek? Azter dezagun nola erabiltzen diren biblia-pasarte desberdinetan.

Kohelet 9:10⁠ak honakoa dio: «Ez baita lanik, ez gogoetarik, ez zientziarik, ezta jakinduriarik ere zu zoazen Hildakoen Egoitza [sheʼohlʹ] horretan». Maite dugun norbait hiltzean eta lur ematen diogunean, hilobi hori bera al da sheʼohlʹ? Ez. Bibliak hilobi jakin batez hitz egiten duenean, bai hebreeraz eta grekoz ere, beste hitz bat erabiltzen du, ez sheʼohlʹ eta haiʹdes (Hasiera 23:7-9; Mateo 28:1). Honetaz gain, Bibliak ez du sheʼohlʹ hitza erabiltzen pertsona ugari lurperatzen diren hilobiaz hitz egiteko, esate baterako, familia-panteoi edo hobi komunak (Hasiera 49:30, 31).

Nolako lekua da, orduan, sheʼohlʹ? Sheʼohlʹ edo haiʹdes ez dela hilobi handi bat bakarrik azaltzen du Bibliak. Adibidez, Isaias 5:14⁠ak hau dio: «Herio Leizeak [sheʼohlʹ] neurrigabe zabalduko du aho-zuloa eta irekiko eztarria». Hau da, kontaezina den pertsona kopurua irentsi duen arren, ez da sekula asetzen (Esaera Zaharrak 30:15, 16). Hilerriek hildako-kopuru mugatua dute baina «Hildakoen Egoitza [sheʼohlʹ] eta Hondamen [Herio] Leizea asegaitzak dira» (Esaera Zaharrak 27:20). Beraz, sheʼohlʹ edo haiʹdes ez da inoiz betetzen, ez du mugarik; ez da leku fisiko bat, ezin da inon kokatu. Zer da hortaz? Gizakiak doazen hilobia, gizakien gehiengoa heriotzan lo dagoen leku sinbolikoa.

Berpizkundearen biblia-irakaspenak, sheʼohlʹ eta haiʹdes hitzen esanahia hobeto ulertzen laguntzen digu. Bibliak sheʼohlʹ eta haiʹdes berpiztu daitekeen heriotzarekin erlazionatzen ditu * (Job 14:13; Eginak 2:31; Apokalipsia 20:13). Honetaz gain, sheʼohlʹ edo haiʹdesean bai Jehoba zerbitzatu dutenak eta baita zerbitzatu ez duten asko ere daudela adierazten du (Hasiera 37:35; 55. Salmoa 16 [55:15NW]). Beraz, Bibliak «hildako guztiak, on eta gaizto, piztuko direla» irakasten du (Eginak 24:15).

^ § 4 Aitzitik, berpiztuak izango ez diren hildakoak sheʼohlʹ edo haiʹdesean ez daudela azaltzen da, Gehenna izeneko lekuan baizik (Biblian «infernu» bezala ere itzulia dago pasarte hauetan: Mateo 5:30; 10:28; 23:33). Sheʼohlʹ eta haiʹdes bezala, Gehenna ez da leku fisikoa.