Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

24. IKASGAIA

Nola mantentzen da gure mundu-mailako lana?

Nola mantentzen da gure mundu-mailako lana?

Nepal

Togo

Britainia Handia

Gure erakundeak, urtero, milioika eta milioika Biblia eta biblia-argitalpen argitaratu eta banatzen ditu dohainik. Sukurtsal-eraikinak eta bilera-aretoak ere eraiki eta mantentzen ditugu. Gainera, milaka Betelgo kide eta misiolariren beharrizanak asetzen ditugu. Honetaz gain, ezbeharrak jotzean laguntza ematen dugu. Baina, nola ordaintzen da guzti hau?

Ez dugu kolektarik egiten, ezta kuotarik kobratzen ere. Nahiz eta gure predikatze-lana aurrera eramatea garestia izan, ez dugu dirurik eskatzen. Duela ehun urte baino gehiago, gure aldizkariaren bigarren alean hauxe adierazi genuen: «Jehoba dela gu mantentzen gaituena sinesten dugu eta, beraz, ez diegu gizakiei inoiz diru-laguntzarik erregutuko ezta eskatuko ere». Eta gure hitza bete dugu! (Mateo 10:8).

Gure jarduerak borondatezko dohaintzaz mantentzen dira. Jende askok, egiten dugun biblia-hezkuntza lana biziki estimatzen duenez, dohaintzak egiten ditu. Jehobaren lekukook ere gure denbora, indarra, dirua eta beste baliabide batzuk bihotz-bihotzez ematen ditugu, Jainkoaren nahia munduan zehar egin dadin (1 Kronikak 29:9). Jesusek, emakume alargun behartsu bat goraipatu zuen tenpluko diru-kaxetan bi sos bota zituelako. Gaur egun, era berean, bilera-aretoetan eta biltzarretan diru-kaxak egoten dira, nahi duenak borondatezko dohaintzak egin ditzan. Dohaintzak jw.org webgunearen bidez ere egin daitezke. Bertan jasotzen den diruaren gehiengoa aberatsa ez den jendeak ematen du, emakume alargun behartsuaren eredua segituz (Lukas 21:1-4). Beraz, edozeinek «bere borondatez aurreratu ahal izan duena» bihotz-bihotzez emateko ohitura ona izan dezake (1 Korintoarrei 16:2; 2 Korintoarrei 9:7).

Ziur gaude Jehobak berari «ohore eman» nahi dietenen bihotzak ukituko dituela, beraien «ondasunen bidez» predikatze-lanari sostengua emateko, bere nahia bete dadin (Esaera Zaharrak 3:9).

  • Zergatik da desberdina gure erakundea beste erlijioen aldean?

  • Nola erabiltzen ditugu borondatezko dohaintzak?