Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

136. KANTA

Saritu zaitzala Jehobak

Saritu zaitzala Jehobak

(Rut 2:12)

  1. 1. Jehobak zerbitzatzen dionari

    laguntzen dio arretaz.

    Badaki atzean zer utzi duen,

    ez du ahazten inolaz.

    Guraso, lagun ‘ta anai-arrebak

    ez dira uzten hain erraz.

    Hori eta gehiago jasotzean

    pozten da egindakoaz.

    (ERREPIKA)

    Saritu zaitzala Jaungoikoak,

    zure ahaleginak ordainduz.

    Bere hegalpean babestuz,

    Jehobak leialki zainduko zaitu.

  2. 2. Askotan itota senti gaitezke

    arazo baten aurrean.

    Eguneroko kezkak asko dira

    azken egun latz hauetan.

    Kontsolatzen gaitu gure Jainkoak

    otoitzak erantzutean,

    behar duguna ematen baitigu

    beharra dugun unean.

    (ERREPIKA)

    Saritu zaitzala Jaungoikoak,

    zure ahaleginak ordainduz.

    Bere hegalpean babestuz,

    Jehobak leialki zainduko zaitu.

(Ikusi Ep 11:38-40; Is 41:10 ere)