47. KANTA
Aitari otoitz egin
(1 Tesalonikarrei 5:17)
-
1. Hau bai ohore paregabea
Jainko Jaunarekin mintzatzea.
Egin otoitzak bihotzez beti
xamur entzuten dituenari.
Aitari otoitz egin.
-
2. Beti eskertzen dizut, oi Aita,
eman didazun bizi ederra.
Akats ugari egiten ditut;
entzun, Jehoba, arren barkatu.
Aitari otoitz egin.
-
3. Egin egunero hitz Aitari,
gure lagun eta babesari.
Nahiz ‘ta arazo ugari jasan
gure alde da, ez beldur izan.
Aitari otoitz egin.
(Ikusi Sal 65:6 [65:5, NWT]; Mt 6:9-13; 26:41; Lk 18:1 ere)