Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Thomas Jackson/Stone via Getty Images

ERNE SEGI!

Aurkitu esperantza 2024​an | Zer dio Bibliak?

Aurkitu esperantza 2024​an | Zer dio Bibliak?

 2024​ra begira, askok ez diete munduko arazoei irtenbiderik ikusten. Baina oraindik badago esperantza etorkizunerako!

Bibliak esperantza ematen du

 Gaur egun esperantzarik gabe uzten gaituzten arazoak ditugu. Baina Jainkoak hauek konponduko dituela promesten digu Biblian. Laster, Jainkoak, «haien begietako malkoak xukatuko ditu, eta ez da gehiago heriotzarik izango, ez dolurik, ez negarrik, ez nekerik» (Apokalipsia 21:4).

Nola lagundu ahal dizu Bibliak orain?

 Bibliak ematen duen esperantzak, sentimendu negatiboekin borrokatzen eta ikuspuntu positiboagoa izaten lagundu ahal digu (Erromatarrei 15:13). Bibliako aholku praktikoek orain ditugun arazoei ere aurre egiten lagundu gaitzakete, adibidez, pobrezia, injustizia eta gaixotasunei.

 Nahi al duzu 2024a urte ona izatea zu eta zure familiarentzat? Jainkoak garai hauetan bakea eta «itxaropenez beteriko etorkizuna» eman ahal dizkigu (Jeremias 29:11). Aztertu Bibliak nola lagundu ahal zaituen, doakoa den Biblia ikastaro gidatu honen bitartez.