Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Biblia irakurketarako programa

Biblia irakurketarako programa

Bibliak bizitzarako aholkurik jakintsuenak ematen dizkigu. Biblia irakurtzeko eta honetan hausnartzeko ohitura baduzu, eta ikasitakoa praktikan jartzen baduzu, «ongi aterako zaizkizu ekinbide guztiak» (Josue 1:8; 1. Salmoa 1-3). Gainera, Jainkoa eta bere Semea, Jesus, ezagutuko dituzu, eta ezagutza honek salbamenera eraman zaitzake (Joan 17:3).

Zer ordenetan irakurri dezakezu Biblia? Aukera desberdinak dituzu. Bibliako liburuak agertzen diren ordenean irakurri ditzakezu edo gaika. Programa honek hau egiten lagunduko dizu. Adibidez, Jehobak antzinako Israelekin zuen harremanari buruzko ikuspegi historikoa izan ahalko duzu. Lehen mendeko kongregazio kristaua nola hasi eta hedatu zen ere irakurri dezakezu. Egunero kapitulu multzo bat irakurtzen baduzu, Biblia osoa urtebetean irakurriko duzu.

Biblia egunero irakurtzeko programa bat bilatzen baduzu, Biblia urtebetean irakurri nahi baduzu, edo besterik gabe Biblia irakurtzen hasi nahi baduzu, programa honek lagunduko dizu. Gaur bertan hasi zaitezke Biblia irakurketarako programa hau deskargatuz. Lagungarri bazaizu, inprimatu ere egin dezakezu.