Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

ERNE SEGI!

6 milioi lagun hil dira COVIDaren ondorioz | Zer dio Bibliak?

6 milioi lagun hil dira COVIDaren ondorioz | Zer dio Bibliak?

 Munduko Osasun Erakundearen (MOE) arabera, 2022⁠ko maiatzaren 23⁠rako 6,27 milioi lagun hil dira COVID-19⁠aren ondorioz. Hala ere, 2022⁠ko maiatzaren 5⁠ean argitaratutako prentsa adierazpen batean, MOEk hildakoen kopurua ziurrenik askoz ere handiagoa dela esan zuen. 2020 eta 2021 urteetan zehar, COVID-19 pandemiarekin lotutako hildakoen kopuru osoa, bai zuzenean bai zeharka, 14,9 milioi ingurukoa izan zela adierazi zuen erakunde honek. Zerbait esaten al du Bibliak hauek bezalako ezbehar latzei buruz?

Bibliak pandemia ikaragarriak egongo zirela aurresan zuen

  •    Jesusek «azken egun[ak]» izeneko garaian «izurrite» edo gaixotasun ikaragarriak egongo zirela aurresan zuen (Lukas 21:11; 2 Timoteori 3:1).

 Jesusen profezia gaur egun betetzen ari da. Gehiago jakiteko, irakurri «Zein da azken egunen seinalea?» artikulua.

Bibliak kontsolamendua ematen digu

  •    «Bedeinkatua […] kontsolamendu ororen iturri den Jainkoa! Berak ematen digu adore atsekabe guztietan» (2 Korintoarrei 1:3, 4).

 Maite duen norbait heriotzan galdu duen jende askok Bibliaren mezuan kontsolamendua aurkitu du. Gehiago jakiteko, irakurri «Nola egin aurre doluari? Orain egin dezakezuna» eta «Laguntzarik onena doluan daudenentzat» artikuluak.

Bibliak iraunkorra den konponbidea promesten digu

  •    «Etorrarazi zeure erregetza; betearazi lurrean zeure nahia, zeruan betetzen den bezala» (Mateo 6:10).

 Jainkoaren Erreinupean, «inork ez du esango: “Gaixo nago”» (Markos 1:14, 15; Isaias 33:24). Zeruko gobernu honi buruz eta honek egingo duenari buruz gehiago jakiteko, ikusi Zer da Jainkoaren Erreinua? bideoa.

 Bibliak dioenari buruz gehiago jakitera gonbidatzen zaitugu. Zuk eta zure familiak Bibliak ematen dituen aholku onez eta promes zoragarriez gozatu ahal izango duzue.