Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ezkerrean: Larrialdietarako laguntza ematen duten langileek bikote baten etxea berreraikitzen lagundu zuten Txilen suteen ondoren. Eskuinean: Nigeriako bi arrebek beharrezko gauzak jaso zituzten ikaragarrizko uholdeen ondoren

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Larrialdietarako laguntza lanak 2023​an: «Zuzenean ikusi dugu Jehobaren maitasuna»

Larrialdietarako laguntza lanak 2023​an: «Zuzenean ikusi dugu Jehobaren maitasuna»

2024KO URTARRILAK 26

 Bibliak aurresan zuen «nazioak nazioen aurka» altxatuko zirela eta hondamendiak egongo zirela «sistemaren amaiera» garaian (Mateo 24:3, 7). Profezia hauek 2023 zerbitzu urtean a zehar betetzen ikusi ditugu. Nahiz eta 100 herrialde baino gehiagotan gerrak eta hondamendi naturalak egon, Jehobaren lekukoek Jehobaren maitasuna erakutsi dute. Nola?

 2023 zerbitzu urtean zehar, gure anai-arrebek gizakiek edo naturak eragindako 200 hondamendi baino gehiago jasan dituzte. Hori dela eta, Jehobaren lekukoen entitate legalek hamar milioi euro inguru gastatu dituzte. Diru hau mundu mailako lanera zuzendutako dohaintzetatik hartu da. Honetaz aparte, inguruko anai-arrebek esfortzu handiak egin dituzte beharra zegoen zonaldean laguntzeko. Ikusi nola erabili diren zure dohaintzak hurrengo bi hondamendietako biktimei laguntzeko.

«Egiazko maitasuna benetan existitzen da»

 Nigeriako lurralde batzuetan, oso ohikoa da zenbait urtarotan uholdeak jasatea. Hala ere, 2022​ko urrian izandako uholdea azken hamar urteetako okerrena izan da. 676.000 hektarea soro baino gehiago suntsitu ziren eta 2 milioi pertsona baino gehiagok beraien etxeak utzi behar izan zituzten. Nigeriako sukurtsalak segituan Larrialdietarako Laguntza Batzordeak izendatu zituen laguntza lanak antolatzeko eta anai-arrebak espiritualki indartzeko.

Nigeriako anaia batzuk urez betetako errepideak eta urez gainezka zeuden ibiak gurutzatu zituzten beharrezko gauzak banatzeko

Gure anai-arrebengan izandako eragina

  •   7.505 berriemailek beraien etxeak utzi behar izan zituzten

  •   860 etxe kaltetuta edo suntsituta geratu ziren

  •   90 bilera areto eta biltzar areto bat urez bete ziren

Dohaintzen erabilera

 250.000 euro inguru gastatu ziren larrialdietarako laguntza lanetan, hauen barne:

  •   Arroza, babarrunak eta fideoak bezalako janaria erosteko

  •   Koltxoiak eta moskito sareak bezalako etxeko gauzak lortzeko

  •   Kaltetutako etxeak konpondu edo berreraikitzeko

 Nola egon daitezke ziur anai-arrebak dohaintzak modu egoki batean erabiltzen direla? Alde batetik, eraikin bakoitza kontu handiz aztertzen da nola konpondu jakiteko. Bestalde, eraikin bat berreraiki behar bada, leku horretan ohikoa den diseinu sinple bat erabiltzen da.

 Laguntza jaso duten anai-arrebak oso eskertuta daude. Arreba batek dio: «Uholdeak gure bizitzak hankaz gora jarri zituen gure baserriak suntsitu zituelako eta etxerik gabe geratu ginelako. Hala ere, lasai sentitzen ginen anai-arrebak egun hartan bertan laguntzera etorri zirelako eta behar genituen gauzak ekarri zituztelako. Gainera, sukurtsalak bidalitako janaria laguntza handikoa izan zen. Hitzik gabe geratu ginen Joan 13:34, 35​ak esaten duena gure bizitzetan ikustean. […] Egiazko maitasuna benetan existitzen da. Familia guztiak eta nik, anai-arrebek behar genuen momentuan eman ziguten laguntza eskertzen dugu bihotz-bihotzez».

 Inguruko pertsonek ere ikusi zituzten egindako laguntza lanak. Sabagreiako, Bayelsa estatua, komunitate bateko buruzagiak esan zuen: «Munduan zehar erakunde edo eliza asko daude, baina Jehobaren lekukoek bakarrik egin dute horrelako zerbait. […] [Zuen] erakundea munduko onenetako bat da».

«Zuzenean ikusi dugu Jehobaren maitasuna»

 2023​ko otsailean zehar, 400 sute baino gehiagok kalte handia eragin zuten Txilen. 430.000 hektarea soro baino gehiago eta Txileko azpiegitura garrantzitsu batzuk suntsitu ziren. 8.000 pertsona inguru ebakuatuak izan ziren. Hondamendia gertatu bezain pronto, sukurtsala laguntza lanak prestatzen hasi zen.

Txilen larrialdietarako laguntza ematen duten langileek familia bati etxe berria eraiki zioten beraiena konpondu ezin zelako

Gure anai-arrebengan izandako eragina

  •   222 berriemaile ebakuatuak izan ziren

  •   20 etxe suntsituak izan ziren

Dohaintzen erabilera

 200.000 euro inguru erabili ziren laguntza lanetarako, hauen barne:

  •   Janaria eta ura erosteko

  •   Erregaia, garbitzeko produktuak eta medikamentuak lortzeko

  •   Kaltetutako etxeak berreraikitzeko

 Familia batek ezin zuen sinetsi dena suntsituta egotea, beraien etxea eta negozioa barne. Ondorioz, familia lanik gabe geratu zen. Familiarentzat traumatikoa izan zen etxea zegoen tokia hutsa ikustea. Baina berreraikuntza aurrera joan ahala hobeto sentitzen hasi zen. Boluntarioengandik hainbeste maitasun jasotzeak aurrera egiten lagundu zion. Bizipen honek hainbeste hunkitu zuen familia, beste anai-arreben etxeak berreraikitzeko lanetan parte hartu zuela boluntario bezala.

 Anai-arreba asko hunkituta sentitu ziren laguntza lanekin. Anaia batek dio: «Jehobak prestatutako Larrialdietarako Laguntza Batzordearen antolaketa zoragarria da. Hondamendia gertatu eta hurrengo egunean, bertan zeuden oinarrizko gauzak ematen. Animagarria da munduko beste toki batzuetan ematen den laguntza lanei buruz irakurtzea, baina zuri gertatzen zaizunean oso desberdina da. Erakundea gehiago baloratzen duzu, anai-arrebek Jehobaren ezaugarriak nola imitatzen dituzten ikusten duzu eta materialki, espiritualki eta emozionalki behar duzuna izateaz arduratzen direla konturatzen zara. Zuzenean ikusi dugu Jehobaren maitasuna ekinean».

 Sistemaren azkena hurbiltzen den heinean, hondamendiak areagotzen direla ikusiko dugu (Lukas 21:10, 11). Hala ere, Kristau kongregazioaren bitartez, gure Errege maitekorra, Jesu Kristo, «egunero sistemaren amaiera arte» gurekin dagoela ere ikusten dugu (Mateo 28:20). Mila esker mundu mailako lanerako donate.dan124.com eta beste moduen bidez eskuzabaltasunez ematen dituzun dohaintzengatik, eta zure denbora eta ahaleginengatik. Hauen bitartez Erreinua eta bere Errege maitekorraren alde egiten duzula erakusten duzu.

a 2023<u2060> zerbitzu urtea 2022​eko irailaren 1<u2060>ean hasi eta 2023<u2060>ko abuztuaren 31<u2060>n bukatu zen.