Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

JW LIBRARY

Ohizko galderak: JW Library (iOS)

Ohizko galderak: JW Library (iOS)

JW Library ondorengo sistema eragileetan erabili daiteke:

  • Android 7.0 edo hurrengoak

  • iOS 15.0 edo hurrengoak

  • macOS M1 edo txip berriagoarekin

  • Windows 10, 1903 bertsioa edo hurrengoak

JW Library segurua eta fidagarria izaten jarraitzeko, batzuetan, aplikazioa erabiltzeko gutxieneko baldintza batzuk bete behar ditugu. Hortaz, zure gailuko sistema eragilea eguneratuta izatea gomendatzen dizugu. Gutxieneko baldintzak betetzeko ezin baduzu zure gailua eguneratu, aplikazioa oraindik erabili ahal izango duzu. Baina ez dituzu azkeneko ezaugarriak izango.

 

Hizkuntza berriak aldizka daude eskuragarri. Argitalpen bat zein hizkuntzatan dagoen eskuragarri ikusteko hizkuntza aukerari eman.

Kolore bakoitza Ezagutu Jainkoaren Hitza liburuxkako 19. galderan azaltzen diren zortzi taldetariko bakoitzari dagokio.

 

JW Library aplikazioak oinarrizko funtzio berdinak ditu plataforma guztietan. Hala ere, plataforma bakoitzean ezaugarrien eguneratzea momentu desberdinetan gerta daiteke.

 

Bai. Oharrak, etiketak, azpimarratutako testua, gogokoenak eta orri-markagailuak gorde ditzakezu babeskopia-fitxategi batean. Fitxategi hau gailu berean edo beste gailu batean leheneratu daiteke.

 

Ez. Ezin dira oharrak, etiketak, azpimarratutako testua, gogokoenak eta orri-markagailuak beste gailu batzuekin sinkronizatu.

 

Arazoa: JW Library-ren azken bertsiora eguneratu ondoren, azpimarratuta zenuena eta oharrak galdu direla dioen mezu bat azaldu zaizu. Ezin dituzu zure oharrak, etiketak, azpimarratutakoa, gogokoak eta orri-markagailuak ikusi.

Soluzioa: Aplikazioaren bertsio eguneratu batek arazoa konpondu ahal dizu. Instalatu ezazu eskuragarri dagoen hurrengo eguneraketa eta jarraitu pantailan agertzen zaizkizun argibideak zure oharrak eta azpimarratutakoa berreskuratzeko.

 

JW Library ongi ezagutzen duen lagun batek lagundu diezazuke. Bestela, gertuen duzun sukurtsalarekin jarri zaitez harremanetan.